5 dic 2011

Kantu kantari


Abestiak kantatzea hizkuntzarekin jolasteko beste modu bat da, eta are jolas dibertigarriagoa bihurtzen da abesti bera modu ezberdinetara abesten dugunean: garrasika, negarrez, barrez, triste, azkar, oso mantso... Oso dibertigarri suerta daiteke jarduera hau egitea, ematen dituen etekinez gain. Alde batetik, hizkuntza ikasten dugu, hitz berriak, esaldia ordenatzeko moduak, errima, etab.; beste alde batetik, Euskal Herriko abestiak ere kulturaren parte dira eta hauek ezagutzea gure herria isladatzeko beste modu bat da.


Ixil ixilik dago
kaia barrenian
untzi txuri polit bat
uraren gañean.
Goizeko ordu bietan
esnatutzen gera
arrantzaliak beti
joateko urrutira.


edo jostariagoa den beste kanta hau:


Harri koskor batekin, hor dabil Martin-tin-tin
jotzen ditu, kax-kax-kax, bata bestearekin
bata bestearekin, jotzen ditu kax-kax-kax
jarri koskor batekin, hor dabil Martin-tin tin

Musikarekin jolasteaz aparte, letra ere aldatuz jolas daiteke. Doinua hartu eta letra berria asmatu, bertsioak, hitzak... Jarduera hauen bidez, bete-betean arituko gara hizkuntzarekin jolasean. Jarduera honen alderik politena, gainera, kolektiboan egiten dela izan daiteke, guztiek batera kantatzen dutela, guztiek batera letra ikasten ari direla eta gero eta hobeto ulertzen. Guztien arteko lana suposatzeak egiten du polit jarduera.

Jarraian, txikitatik gustatzen zaidan kanta bat uzten dizuet.


Axuri beltza ona da, bainan
hobeago da xuria;
Dantzan ikasi nahi duen jendek
guri bezate begira.
Tra la la...

Arno gorria ona da, bainan
hobeago da xuria;
Burua xuxen, zangoak airean
ez egon uzkur dantzara.
Tra la la...

Ogi komuna ona da, bainan
hobeago da xuria;
Dantzan artzeko jende gantzadunak
hainitz trabatuak dira.
Tra la la...

Andre gorria eder da, bainan
ederrago da xuria;
Dantzari onak polliki dantzatuz
baduke haren irria!



HEMEN klikatuz, abestiz beterik dagoen orrialde batean sartuko zara, entzuteko aukera.

                                           qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario