8 dic 2011

Aho-korapiloak

Oraingoan aho-korapilo batzuk uzten dizkizuet. Hizkuntza lantzeko beste tresna bat dira, gainera oso dibertigarriak!

Tza, tza, tza
pasatzen dut erratza.
Tze, tze, tze
gela nago garbitzen.
Tzi, tzi, tzi
mantala dut jantzi.
Tzo, tzo, tzo
Zikindu nintzen atzo.
Tzu, tzu, tzu
dantzan tzun pan tzun!



Marigorringo

txurigorringo,
bihar eguzki
ala
euri egingo?


Kokomiko, kokomiko,
geldirik hor, mutiko.
Kokomiko, kokomiko
hondatuta betiko!


Akerrak adarrak okerrak ditu, 
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.


Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin,
kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia, tortila, pastela...jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!


Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!
Tripa dauka puztua
jan didalako
jan didalako
haragi gixatua.
Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!


Kamamila, 
mantzanila,
mendian gabiltza 
bila eta bila.
Hara hemen zerbait
biribil-biribila!
Zer ote da?
Zer ote da?
Behi baten
kaka pila!


Hitzaren giltza,
hitzaren giltza,
ahoa ireki eta
elkarrekin
mintza!


Entzun, erantzun,
entzun, erantzun.
Barnean, kanpoan,
hitzak oihartzun!


Mari Bekain,
Mari Bekain!
Ohetik jaikita
begiak apain!



Tantarik tanta,
euriak kanta,
hodeia zutik eta
erreka etzanda!


Txokolo mokolo txingo
txingola mingola txango
txankala mankala zart
zankulu zinkulu zirt!


Saldaren ondoren
sardina erreta, 
sardinen ondoren
sagarren konpota:
orain lotara noa
bapo asetuta!


Zubirik zubiri,
zazpi zaldi,
zubirik zubiri
Olarizutik!


Zu Susana Zubia zara.
Izena Susana eta abizena
Zubia.
Zu Susana Zubia zara
eta Itsasondon bizi zara!


Sei sisa horixka ziren
sorginak egosiak,
sei sisa horixka ziren
basotik ekarriak!


Han goian,
balkoian,
Idoia.
Hor bertan,
kartetan,
don Beltran.
Hementxe,
Matilde
eta Mertxe!


Gotzonek galtza beltzak jantzi ditu.
Non dira Gotzonen galtza beltzak?
Gotzonek soinean ditu galtza beltzak,
Gotzonek galtza beltzak jantzi ditu!


Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
zahi, zohi, bele,
harma, xixpa, tiro, punp!


Sanson zein zan?
Sanson Sanson zan!
Eta Sanson Sanson ez bazan
Sanson zein izango zan?
Sanson Sanson ez bazan
ez zan Sanson izango!

No hay comentarios:

Publicar un comentario