8 dic 2011

Bestelako jarduerak

Badaude eskolan egin behar diren jarduera asko baina oso aspergarri egiten zaiena umeei. Horiek dira diktaketak esaterako. Ez naiz diktaketen bultzatzaile sutsua, ez, idazteko beste modu asko daude ere. Baina diktaketen bidez ortografia lantzeaz gain, hitz berrien ikasketa ere suposa dezake. Nola egin ordea, jarduera hau, pixkat interesgarriagoa? Euren interesguneetatik abiatuz. Imagina, otsoari buruzko ipuin bat irakurtzen dugula eta umeei otsoaren bizitzari buruz gehiago jakin nahi dutela. Hau adibidez interesgune bat da eta hori aprobetxa dezakegu horrelako diktaketa bat egiteko edo bestelako ariketa, esaterako:

Otsoa animali_ oso azkarra __ eta oso garatuta ___ zentzumenak, (usaimena) eta (ikusmena) batez ere. Otsoak honako ezaugarriak ditu (adjektiboen ordez imagina ipiniz haiek asmatu behar izateko):
  • belarri zorrotzak
  • mutur luzea
  • eta hagin zorrotzak. Oso animali (listo) __ da.
Pixka bat pentsaatuko dugu orain...
  • zer jaten du otsoak?
  • Non bizi da?
  • Otsoa desagertzear dagoen animalia dela uste al duzu?
  • Badakizu zer den koiotea?
Interesgarria...
Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean bueltaka aritzen dira. Gainera, oso animalia soziala dira eta arauak hautsiz gero... zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke!!!

qrcode

Gaurkoan JOLASA!!!

Bai, gaur jolas txikia tokatzen zaigu azaltzea. Galdera erantzunen jolasa da hau. Jolas honen bidez gauza asko lan daitezke, lantzen ari den gaiaren inguruko galderen bidez, kultura galderen bidez, edo orokorragoak direnak. Hizkuntza bat ikasteko modu asko daude, eta liburu batean bakarrik oinarriturik ikasten duenak, hizkuntza behar bada ezagutuko du, baina haratago ez da helduko. Horregatik, hizkuntzarekin jolastea oso garrantzitsua da! Dibertigarriaz gain! Klaseak aportatiboak izan behar dira, ez pasiboak, aspergarriak eta txapak! Eta besterik ez dagoenean, 10 minututxo eman diezaioekegu jolas txiki bat egiteko, egun berean presta daitekeena. Gainera jolas honen bitartez, taldeak egin daitezke, euren artean eztabaidatzeko eta erantzunera heltzeko. Honek kooperatibitatea bultzatzen du eta sortzen den elkarrekintza horri esker indibidualki baino gehiago ikasten da.
Hona hemen, nik proposatzen ditudan 6 galderak, oso orokorrak:

- Zein animaliak egiten du lo negu osoan zehar?
a) Otsoak
b) Kakalardoak
d) Hartzak
e) Katagorriak

- Zein da hauetatik muskulurik indartsuena?
a) Hanka
b) Besoa
c) Lepoa

- Noiz hasten dira inurriak janaria pilatzen?
a) Udaberrian
b) Udan
d) Udazkenean
e) Neguan

qrcode

Aho-korapiloak

Oraingoan aho-korapilo batzuk uzten dizkizuet. Hizkuntza lantzeko beste tresna bat dira, gainera oso dibertigarriak!

Tza, tza, tza
pasatzen dut erratza.
Tze, tze, tze
gela nago garbitzen.
Tzi, tzi, tzi
mantala dut jantzi.
Tzo, tzo, tzo
Zikindu nintzen atzo.
Tzu, tzu, tzu
dantzan tzun pan tzun!



Marigorringo

txurigorringo,
bihar eguzki
ala
euri egingo?


Kokomiko, kokomiko,
geldirik hor, mutiko.
Kokomiko, kokomiko
hondatuta betiko!


Akerrak adarrak okerrak ditu, 
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.


Axala-maxala mantalin,
kipula-tipula kattalin,
kixkiti-kaxka kaxkatero,
tortila-mortila kozinero.
Mistika-mastika ñam
ogia, tortila, pastela...jan
zarrat eta zurrut
parrat eta purrut!


Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!
Tripa dauka puztua
jan didalako
jan didalako
haragi gixatua.
Xipi, xapi, katua,
katu madarikatua!


Kamamila, 
mantzanila,
mendian gabiltza 
bila eta bila.
Hara hemen zerbait
biribil-biribila!
Zer ote da?
Zer ote da?
Behi baten
kaka pila!


Hitzaren giltza,
hitzaren giltza,
ahoa ireki eta
elkarrekin
mintza!


Entzun, erantzun,
entzun, erantzun.
Barnean, kanpoan,
hitzak oihartzun!


Mari Bekain,
Mari Bekain!
Ohetik jaikita
begiak apain!



Tantarik tanta,
euriak kanta,
hodeia zutik eta
erreka etzanda!


Txokolo mokolo txingo
txingola mingola txango
txankala mankala zart
zankulu zinkulu zirt!


Saldaren ondoren
sardina erreta, 
sardinen ondoren
sagarren konpota:
orain lotara noa
bapo asetuta!


Zubirik zubiri,
zazpi zaldi,
zubirik zubiri
Olarizutik!


Zu Susana Zubia zara.
Izena Susana eta abizena
Zubia.
Zu Susana Zubia zara
eta Itsasondon bizi zara!


Sei sisa horixka ziren
sorginak egosiak,
sei sisa horixka ziren
basotik ekarriak!


Han goian,
balkoian,
Idoia.
Hor bertan,
kartetan,
don Beltran.
Hementxe,
Matilde
eta Mertxe!


Gotzonek galtza beltzak jantzi ditu.
Non dira Gotzonen galtza beltzak?
Gotzonek soinean ditu galtza beltzak,
Gotzonek galtza beltzak jantzi ditu!


Baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
zahi, zohi, bele,
harma, xixpa, tiro, punp!


Sanson zein zan?
Sanson Sanson zan!
Eta Sanson Sanson ez bazan
Sanson zein izango zan?
Sanson Sanson ez bazan
ez zan Sanson izango!

6 dic 2011

Gabonak heltzear daude!






Olentzeroren istoria Nafarroako herri txiki batean kokatzen da, Larraunen. Olentzero urteak dituen egun beste begi zituen, horregatik Gabon Zaharrean herri bakoitzetik ibiltzen zen eta esnaturik aurkitzen zituen ume guztiak eramaten zituen.


Olentzero beste kulturetako pertsonaietatik argi bereiz daiteke. Alde batetik, Olentzeron sinistea sinismen librea delako eta ez kristauengatik inposatua adibidez. Bestetik, benetan existitu den pertsonaia delako Olentzero, bere istorioa ez dago naturaz gaindiko gertaera batean oinarriturik.


Olentzerori buruzko kontakizun asko daude, horien arabera Olentzerok hainbat ogibide izan ditu: artzaia, nekazaria, ikazina... Entzunena ikazkina izan zela da, hortaz, Olentzeroren istoria kontatuko dizuet. Istoria hau klasean kontatzea ere oso jarduera aproposa da, polita izateaz gain. 


*   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *


Duela urte asko, Euskal Herriko basoetan, maitagarri eder bat bizi zen. Hori koloreko ile luzea  zeukan eta bere begien disdira izugarria zen. Maitagarri guztien antzera, jendea zaintzen zuen beste  izakitxoen laguntzaz, nola Prakagorri izeneko iratxoak, bere eginbehar guztietan laguntzen ziotenak.


Behin, maitagarria bere ile luzea orrazten zegoen bitartean iturri baten ondoan, prakagorriek iratzeen artean zerbait mugitzen zegoela ikusi zuten. Oihu eginez, maitagarriari deitu zioten eta honen harridurarako,  umetxo txiki bat aurkitu zuen! Nola izan zitekeen pertsona batek bere umetxoa hor bakarrik uztea? Maitagarriak ezin zuen halakorik sinistu!


Hori dela eta, maitagarriak jaioberriari esan zion: " Zu Olentzero deituko zara, miresgarria baita zu hemen aurkitu izana. Indarra, kemena eta maitasuna oparituko dizkizut bizi zaren denbora guztirako." Orduan, maitagarriak umea hartu eta basoan zegoen etxe zahar batera eraman zuen. Bertan, gizon eta emakume bat bizi ziren, seme-alabik ez zutenak. Maitagarriak orduan, jaioberria ate aurrean utzi zuen,  aurkitzerakoan izugarri poztuko ziren eta.


Oso goiz etxeko gizona behiak eraistera joan zen eta jaioberria aurkitu zuen. Korriketan eta garrasika, bere emazteari erakutsi zion, eta laster bere semetzat hartu zuten. Hortik aurrera, Olentzero basoetan haziz joan zen eta oso gizon indartsua, atsegina eta osasuntsua bihurtu zen. Ez zion inoiz bere buruari galdetu zelan bikote horren eskuetara heldu zen. Urteko egun guztiak ikatz-mehatzetan lan egiten igarotzen zituen eta bere aitari laguntzen. Baina denborak aurrera egin ahala, emakumea eta gizona hil egin ziren eta Olentzero etxe zahar horretan bakarrik gelditu zen, urteak aurrera egiten zuten heinean.


Olentzero gero eta tristeago zegoen eta bere beharra pertsonak laguntzea zela konturatu zen. Herri batean gurasorik ez zuten umeak bizi zirela gogoratu zuen, ume oso bakartiak ziren, Olentzero bezala. Orduan, Olentzero ume horiek zoriontsuagoak izan zitezen zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Bere eskuekin oso trebea zenez gero, umeentzako jostailuak egiteari ekin zion, horrela herrira joatean ikatza saltzeko, opariak emango zizkien.


Jostailuak egiten amaitu eta guztiak zaku batean sartu zituen. Astoa hartu eta herrira abiatu zen poz-pozik ikatz eta jostailuekin. Herrira ailegatzean, umeei opariak eman zizkien eta umeek zoriontsu hartu zituzten. Olentzero beraiekin jolasean jardun zuen egun guztia eta istorio asko kontatu zizkien. Horrela, umeek benetan maitatu zuten Olentzero eta ez ziren lehen bezain bakarti sentitzen. Olentzeroren ospea izugarria zen herrian eta ikatza saltzera etortzen zen bakoitzean, umeek inguratzen zuten.


Urte luzeetan zehar Olentzero herrira joaten jarraitu zuen. Egun batean, aldiz, izugarrizko ekaitza egon zen eta denetarik hondatu zuen. Trumoiek, tximistek eta hotzak herriko jendea beldurtu zituen, bereziki umeak. Olentzero herrira ailegatzear zegoelarik, tximista batek etxe bat erdibitu zuela ikusi zuen. Etxera hurbildu eta etxea sutan zegoen. Etxera sartu, manta batekin umeak estali zituen ez erretzeko eta lehenengo pisuko leiho batetik atera zituen. Bera irtetzear zegoelarik etxeko zutabe handi bat bere gainean jauzi eta bere bihotza gelditu egin zen. 


Herriko jendea negarrez zegoen ezin zutela ezer egin ikusirik. Bat-batean, etxetik argi indartsu bat atera zen. Herrikoek etxearen barruan zer gertatzen ari zen ezin zutela jakin, Olentzero aurkitutako maitagarria agertu zen berriro.  Maitagarriak Olentzerori hauxe esan zion: "Olentzero, bihotz-oneko gizona izan zara,  fedez beterikoa. Zure bizitza eman duzu beste batzuena salbatzeko. Horregatik, ez dut zu hiltzea nahi. Betiko bizitzea nahi dut. Hemendik aurrera, zuk jostailuak egingo dituzu gurasorik ez duten umeentzat, Euskal Herriko txoko guztietatik banatzeko. Hori entzun bezain laster, prakagorriak agertu ziren bere laguntza eskainiz.


Geroztik, Olentzero urtero Euskal Herriko herritxo guztietatik joaten da gurasorik ez duten umeei opariak emateko. Herrietako umeek Olentzeroren etorrera kantuz eta maitasunezko mezuen bidez ospatzen dute.

*   *   *    *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   *   
Eskolan egun hau nola ospatzen genuen oso ondo oroitzen naiz, izan ere, oroitzapen politak dira. Oporren bezperako aste horretan, egun guztietan eskolako ikasle guztiak, haur hezkuntzakoak eta lehen hezkuntzakoak batera, patiora ateratzen ginen gabon kantak guztion artean praktikatzera. Horrela, azkeneko egunean, baserritarrez jantzi eta  kalera irtetzen ginen Bilboko hainbat lekutan gabon kantak abestera.              

Horregatik, eskolan jai hau ahalik eta sentimendu gehienarekin bultzatzera gonbidatzen zaituzten. Egitekoen zerrenda infinitua izan daiteke, olentzeroren zerrenda bezala: gabon kantak ikasi, kalejira bat egin, Olentzeroren etxera joan, Olentzerori buruzko kondaira ezberdinak kontatu, Olentzerori gutuna idatzi... 
Azkenik, olentzeroren kanta uzten dizuet, goza ezazue!



qrcode

Durangoko azoka

Durangoko Azokaren orrialde nagusia.


Durangoko azoka urtero ospatzen da abenduaren 4tik 8ra. Bertan, ediotiralak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak topatuko ditugu. Antolatzailea Gerediaga Elkartea dugu.
Azoka honek euskararekin eta kulturaren duen konpromesua oso handia da.
Durangoko lehenengo euskal liburu eta diska azoka 1965ean egin zen. Gerediaga Elkarte sortu berriak antolatu zuen. Frankismoko garaian azoka hau egoteak, helburu nagusi argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea.

Kokapen anitzak izan ditu: hasiera Andra Mariko elizpea, merkatu plaza, orube diferenteetan jarri ziren karpak eta azkenik, 2003. urtetik, Landako erakustazoka

"Lehenengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Andra Mariko elizpean egin zen eta abenduan ezik, zemendiaren 1ean, Domu Santu egunez. Elizpean merkatua izaten zen larunbata goizetan eta lehenengo urte haretan ere goizez ohiko merkatu egin zen. Arratsalderako, bizpahiru orduko lanen ondoren, prest zegoen liburuen eta diskoen azoka. 19 erakusle izan zituen hasierako Azokak.1974. urtera arte Andra Mariko elizpean egin zen urtez urte Azoka. Baina urtebeteko etena izan zen. 1967an ez zen Azokarik egin, Andra Mari elizan konpontze-lanak egin zirelako eta baldintza egokietan ezin zitekeelako ezer antolatu.Modu honetan merkatu plazan egin zituen urterik gehienak Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak, 1974tik 1996ra arte".


Durango, apurka-apurka, liburu eta diskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da. Lau hormetako lekua txiki egin da jada, eta Durangotik karpa txuri txikiak ikus ditzakegu ere. Durangora etortzen den jende kopuru handiari esker, behin betiko bere lekua finkatu egin da.


Zer aukituko dugu bertan?


Edozein motatako liburuak daude, umeentzat (Toti Martinez de Lezearen Nur adibidez), historiakoak, politikoak, edozein argitaletxeren azken berriak... Zerrenda luzea da literatur generoan aurki ditzakegun gauza guztiak. Baina ez pentsa hori bakarrik aurkituko duzunik. Baita ere elkate askoren produktuak daude, nola elkarte feministak, txistu elkarteak, presoen aldekoak, egunkariak, aldizkariak, etab. Euskal disketxe ia guztiak stand-ak dituzten gortaz, gogokoen dituzun euskal taldeak aurki ditzakezu, diskak erosteko eta sinadura eskuratzeko. Baita euren etorkizunaz jakiteko eta Ahotsenean taldeen aurkezpenak eta kontzertuak ere izango dituzu doan eta mundu guztiarentzat irekia, azokaren ondoan dagoen karpan.

qrcode

Beraz, Durangoko Azokara joatera gonbidatzen zaituztet! HEMEN PROGRAMA
                                     

Abenduaren 3, euskararen eguna

1949. urtetik euskararen eguna ospatzen da abenduaren 3an eta oraindik ere gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.. Jarraian  Eusko Ikaskuntza gunean topatu dudan informazioa partekatu nahi nuke guztiekin.

Logoa Nestor Basterretxea euskal artistak asmatu zuen 2005ean. Geroztik, urteroko ospatzen den jaiaren indentifikazio ikurra da.

Zer aldarrikatzen du egun honek?
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
Hori dela eta, euskaraz hitz egiten duten guztiek, Euskal Herrian egon ala ez, ospatzen duten jaia da. Oso garrantzitsua da, beste sarrera batzuetan esan dudan moduan, euskararen jarraipena. Horregatik, horrelako egun bat guztiz aprobetxatu behar da ahalik eta jarduera dibertigarriak eta euskal hizkuntza eta kulturarekin lotutakoak egiteko.

Euskararen eguneko oroitzapen oso politak dauzkat txikitatik. Aste osoa eskaintzen genion egunari, jarduerak prestatzen, kantak ikasten edo sortzen, etab. Jaialdi hau egun osoko ekitaldia suposatzen du, horregatik jarraian hainbat proposamen uzten dizkizuet eskolan ospatzeko.

                   

Jarduera proposamenak
Jai hau urtero ospatu egiten da eskoletan. Gehienetan,  kirol-jarduerak egiten dituzten eskolan egun horretan eta euskararekin harremana duten beste jarduerak. Aurten abenduaren 3a larunbata tokatu da, hala ere, bada ospatu duten eskolak. Eskolabarri eskolan ekintza desberdinak antolatu dituzten HHn eta LHn egiteko. 

> Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan:
Argitxoren urtebetetze eguna ospatu.

> Lehen Hezkuntzan
- 2. eta 3. ziklokoek sms-ak eta hieroglifikoak deszifratzen ibiliko dira.
- Argitxo Gaztea lehiaketako marrazkiak bozkatu
- jinkana
- Euskara Txokoan, "Nik euskaraz" izenburuarekin hormairudia ipiniko da eta nahi duenak bere argazjua atxikitzeko aukera izango du. Honen bidez, "Nik euskaraz" bizi nahi dudala adierazten duzu.
- Euskal musika jarriko dute eta gustoko duenak euskal kantak ekartzeko aukera du ere.
- euskal dantzen emanaldia

                                                                                                        qrcode

Bertsotan

Ikusi dugunez, kantak hizkuntzarekin jolasteko tresna oso erabilgarria suerta daitezke. Hala gertatzen da bertsolaritzarekin ere, eta honekiko zatelasuna sustatzeko aukera paregabea izan daiteke. Izan ere, bertsolaritza hizkuntzarekin jolasteko beste modu bat da, errimak eginez, silabak kontatuz, sinonimoak bilatuz... Pixkanaka umeak trebetzen joango dira, euren euskara aberasten eta gero eta segurtasun handiagoz erabiltzen.



Zer da bertsolaritza?

«Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.
 »
Zertarako landu bertsolaritza eskolan?

1- Euskara aberasteko. Bertso bakoitzean egoera berri baten aurrean aurkitzen gara eta orduan gai horren inguruko hitzak bilatzeari ekin behar diogu. Modu honen bidez, geure hiztegia aberasten joango gara.
2- Hizkuntza ez-formala lantzen delako.
3- Memoria lantzeko. Umeek bertsoak eta koplak botatzean duten bitartean, memoria ere garatzen ari dira.
4- Pentsamendua egituratzeko. Bertsoak mezu bat darama bere barnean, eta hori transmititzeko gure mezua nola azaldu pentsatu behar dugu.
5- Sormena garatzeko. 
6- Jende aurrean hitz egiten ohituratzeko. Gela barruan denen aurrean bertso bat botatzea ez da ume guztientzat gauza erreza, ez ditugu lotsatiak ahaztu behar. Hau lotsari aurre egiteko oso aproposa suerta daiteke. Gero, eskolako jaietan bertsoak txapelketak egiteko bultzatu ditzazkegu.

 Gainera,  bertsolaritzaren inguruko harreman sareak euskaldunak izaten dira eta gaur egun erreferente asko eta indartsuak eskaintzen ditu, baita gazteentzat ere.

Bertsolaritzaren historia luzea da eta erreferente asko aurki ditzakegu. Horien artean, aipagarrienak:

  • Pernando Amezketarra
  • Basarri
  • Bilintz
  • Etxahun
  • Lazkao Txiki
  • Xalbador
Eta beste hurbilago batzuk:
  • Uxue Alberdi
  • Amets eta Maddalen Arzallus
  • Andoni Egaña
  • Etxahun Lekue
  • Maialen Lujanbio
Nahiz eta Euskal Herria dimentsioz oso handia ez izan, amaiezina izango litzateke lurralde honetan bertsotan ibili diren guztien izenen zerremda.

Azkenik, bertsoak lantzeko jarduera batzuk proposatzen ditut.


1. JARDUERA

Paper zatitxoetan gai desberdinak idatzi eta klasean banatu. Bakoitzak dagokion gaiarekin zerikusia duen bertsoa sortu beharko du, ikasitako bertso-egitura bati jarraituz.

2. JARDUERA

Gustoko ipuin bat aukeratu eta 6 sekuentziatan banatu. Guztien artean sekuentzia bakoitzari dagozkion bukaerak eta oinarri jarriko dira guztien artean. Umeak 6 taldetan banatu eta bakoitzari sekuentzia bat egokituko zaio. Modu honetan, bertsoa osatuko dute.

qrcode

o Sarrera hau egiteko bertsolaritzari buruzko blog batean sostengatu naiz. Sartzea gomendatzen dizuet!

5 dic 2011

Kantu kantari


Abestiak kantatzea hizkuntzarekin jolasteko beste modu bat da, eta are jolas dibertigarriagoa bihurtzen da abesti bera modu ezberdinetara abesten dugunean: garrasika, negarrez, barrez, triste, azkar, oso mantso... Oso dibertigarri suerta daiteke jarduera hau egitea, ematen dituen etekinez gain. Alde batetik, hizkuntza ikasten dugu, hitz berriak, esaldia ordenatzeko moduak, errima, etab.; beste alde batetik, Euskal Herriko abestiak ere kulturaren parte dira eta hauek ezagutzea gure herria isladatzeko beste modu bat da.


Ixil ixilik dago
kaia barrenian
untzi txuri polit bat
uraren gañean.
Goizeko ordu bietan
esnatutzen gera
arrantzaliak beti
joateko urrutira.


edo jostariagoa den beste kanta hau:


Harri koskor batekin, hor dabil Martin-tin-tin
jotzen ditu, kax-kax-kax, bata bestearekin
bata bestearekin, jotzen ditu kax-kax-kax
jarri koskor batekin, hor dabil Martin-tin tin

Musikarekin jolasteaz aparte, letra ere aldatuz jolas daiteke. Doinua hartu eta letra berria asmatu, bertsioak, hitzak... Jarduera hauen bidez, bete-betean arituko gara hizkuntzarekin jolasean. Jarduera honen alderik politena, gainera, kolektiboan egiten dela izan daiteke, guztiek batera kantatzen dutela, guztiek batera letra ikasten ari direla eta gero eta hobeto ulertzen. Guztien arteko lana suposatzeak egiten du polit jarduera.

Jarraian, txikitatik gustatzen zaidan kanta bat uzten dizuet.


Axuri beltza ona da, bainan
hobeago da xuria;
Dantzan ikasi nahi duen jendek
guri bezate begira.
Tra la la...

Arno gorria ona da, bainan
hobeago da xuria;
Burua xuxen, zangoak airean
ez egon uzkur dantzara.
Tra la la...

Ogi komuna ona da, bainan
hobeago da xuria;
Dantzan artzeko jende gantzadunak
hainitz trabatuak dira.
Tra la la...

Andre gorria eder da, bainan
ederrago da xuria;
Dantzari onak polliki dantzatuz
baduke haren irria!



HEMEN klikatuz, abestiz beterik dagoen orrialde batean sartuko zara, entzuteko aukera.

                                           qrcode

Euskal Herriko janaria


Hainbat geltokiko bidai bat egitera goaz, munduan barrena... eta hara! Lehenengo lekura heltzen gara eta gose garenez taberna batera goaz bazkaltzera. Platerrik merkeena eskatu eta hara! Baina zer da hau? Saltxitxa bat eskatu dut eta zapore oso arraroa dauka! Arraioa! Bigarren geltokira heltzen gara, pizza bat eskatu eta ARRAIOAAAAAAAA!!! Zeinen zapore ona duen pizza honek! Geltoki bakoitzean janari tradizio desberdinekin topatuko gara. Ez pentsa, hemen eros ditzakezun elikagai guztiak edonon eros daitezkeela! Ez pentsa Euskal Herrian hazten diren fruitu eta barazkiak, edonon erein ahal izango dituzunik! Euskal Herrian ere bada jateko tradizio handi bat, gainera betidanik esaten da euskaldunak oso tripahundiak direla! Ea ba, zeintzuk dira Euskal Herriko platerrik famatuenak?
Gai hau lantzerakoan, bi gauza ari gara lantzen: alde batetik, hizkuntza; eta bestetik, euskal kultura. ,Klasean, azkenengo galdera hori plantea daiteke: " zeintzuk dira Euskal Herriko platerrik famatuenak?". Hortik abiatuta, gero bakoitzak errezeta bat idatzi beharko du.

Hauek dira Euskal Herriko plater tradizional batzuk:
- Piperrak

- Bakailaoa pil-pilean
- Marmitakoa
- Intxaursaltxa
- Goxua
- Idiazabalgo gazta
- sagardoa






                                                      qrcode

Euskara maitatzen



Euskal Herria beste herrialdeetatik nabarmen desberdintzen duena bere hizkuntza da, euskara. Euskara euskal herritarrok hitz egiten dugun hizkuntza da, mendeetan zehar iraundu duen hizkuntza. Nork daki zein den bere jatorria? Zelako misterioa!
Misterio hau umeen gorputzean sar dezakegu, hizkuntza bat baloratzen irakasten diegun heinean. Hizkuntza bat, hitz egiteaz aparte maitatu ere egiten da. Euskal Herriko nortasuna sentitzen duten guztiek maitatzen dute. Zergatik eskolan euskaraz hitz egiten dugu? Helburu zeharo handi bat honakoa da niretzat: euskara ez izatea irakasleek inposatzen duten hitz egiteko hizkuntza, baizik eta haiek erabili nahi dutena. 
Hizkuntza batek, amuma baten antzera, istorio bat dauka ikusten ditugun zimur horien atzean, arrastro horien atzean. Zure burua mende luzeetan zehar atzera eraman eta imaginatu euskaraz hitz egin ahal izatea!! Euskararen balorea eta erabiltzen jarraitzearen garrantzia transmititu behar dugu Euskal Herrian, inoiz galduko ez den hizkuntza.

«Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria. »
Koldo Mitxelena
qrcode