6 dic 2011

Bertsotan

Ikusi dugunez, kantak hizkuntzarekin jolasteko tresna oso erabilgarria suerta daitezke. Hala gertatzen da bertsolaritzarekin ere, eta honekiko zatelasuna sustatzeko aukera paregabea izan daiteke. Izan ere, bertsolaritza hizkuntzarekin jolasteko beste modu bat da, errimak eginez, silabak kontatuz, sinonimoak bilatuz... Pixkanaka umeak trebetzen joango dira, euren euskara aberasten eta gero eta segurtasun handiagoz erabiltzen.



Zer da bertsolaritza?

«Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza.
 »
Zertarako landu bertsolaritza eskolan?

1- Euskara aberasteko. Bertso bakoitzean egoera berri baten aurrean aurkitzen gara eta orduan gai horren inguruko hitzak bilatzeari ekin behar diogu. Modu honen bidez, geure hiztegia aberasten joango gara.
2- Hizkuntza ez-formala lantzen delako.
3- Memoria lantzeko. Umeek bertsoak eta koplak botatzean duten bitartean, memoria ere garatzen ari dira.
4- Pentsamendua egituratzeko. Bertsoak mezu bat darama bere barnean, eta hori transmititzeko gure mezua nola azaldu pentsatu behar dugu.
5- Sormena garatzeko. 
6- Jende aurrean hitz egiten ohituratzeko. Gela barruan denen aurrean bertso bat botatzea ez da ume guztientzat gauza erreza, ez ditugu lotsatiak ahaztu behar. Hau lotsari aurre egiteko oso aproposa suerta daiteke. Gero, eskolako jaietan bertsoak txapelketak egiteko bultzatu ditzazkegu.

 Gainera,  bertsolaritzaren inguruko harreman sareak euskaldunak izaten dira eta gaur egun erreferente asko eta indartsuak eskaintzen ditu, baita gazteentzat ere.

Bertsolaritzaren historia luzea da eta erreferente asko aurki ditzakegu. Horien artean, aipagarrienak:

  • Pernando Amezketarra
  • Basarri
  • Bilintz
  • Etxahun
  • Lazkao Txiki
  • Xalbador
Eta beste hurbilago batzuk:
  • Uxue Alberdi
  • Amets eta Maddalen Arzallus
  • Andoni Egaña
  • Etxahun Lekue
  • Maialen Lujanbio
Nahiz eta Euskal Herria dimentsioz oso handia ez izan, amaiezina izango litzateke lurralde honetan bertsotan ibili diren guztien izenen zerremda.

Azkenik, bertsoak lantzeko jarduera batzuk proposatzen ditut.


1. JARDUERA

Paper zatitxoetan gai desberdinak idatzi eta klasean banatu. Bakoitzak dagokion gaiarekin zerikusia duen bertsoa sortu beharko du, ikasitako bertso-egitura bati jarraituz.

2. JARDUERA

Gustoko ipuin bat aukeratu eta 6 sekuentziatan banatu. Guztien artean sekuentzia bakoitzari dagozkion bukaerak eta oinarri jarriko dira guztien artean. Umeak 6 taldetan banatu eta bakoitzari sekuentzia bat egokituko zaio. Modu honetan, bertsoa osatuko dute.

qrcode

o Sarrera hau egiteko bertsolaritzari buruzko blog batean sostengatu naiz. Sartzea gomendatzen dizuet!

No hay comentarios:

Publicar un comentario