Ardien zaintzailea
Maria goiz eta arratsalde igarotzen zituen mendian, ardien ondoan. Lan gogorra zen artzaina izatearena, baina Mariak natura eta animaliak bihotzez maite zituen eta batetik bestera ibiltzea gustatzen zitzaion.
Behin, mendian otsokume zauritu bat aurkitu zuen eta etxera eramatea erabaki zuen. Etxeko atetik sartu bezain laster, Iker joan zitzaion amari muxu ematera. Besoetan zeramatzan otsoa ikusi eta irribarre goxo bat somatu zitzaion aurpegian.
Behin, mendian otsokume zauritu bat aurkitu zuen eta etxera eramatea erabaki zuen. Etxeko atetik sartu bezain laster, Iker joan zitzaion amari muxu ematera. Besoetan zeramatzan otsoa ikusi eta irribarre goxo bat somatu zitzaion aurpegian.
- Zer daramazu besoetan? Txakur txiki bat da!- ohitzen zuen Ikerrek zoriontsu.
- Ez da txakurra, otsokume bat dela uste dut. Mendian aurkitu dut hanka hautsita zuela eta sendatzeko ekarri dut etxera.
- Eta behin sendatuta, zer egingo dugu berarekin ama?
Mariari ez zitzaion burutik kentzen Ikerrek otsoa ikustean jarri zuen lilura aurpegia, horregatik oparitu zion. Ikerrek laster jarri zion Blai izena eta bion artean hezitu zuten. Laster Blai etxean bizitzera ohitu zen, baina hori ez zen harrigarriena, ez! Mariak egunero eramaten zuen Blai berarekin mendira, eta pixkanaka ardiak bazkatzen ikasi zuen!
Geroztik herriko mitoa bihurtu zen Blai, ardiak gidatzen zekin otsoa. Nork ikusi ote du horrelako ezer? Txundigarria zen benetan! Blaik ondo zekien ezin zituela ardian jan, guztiz kontrakoa, artzain-txakur batek bezain ondo zaintzen eta gidatzen zituen.

Iker oso triste egon zen asteetan zehar, burua altxa ezinik. Blai bere lagun minena zen, edo hare gehiago, bere anaia. Animalia maitakorra, zintzoa eta leiala. Iker ez zen kapaza Blaik ardiak hil zituela leporatzeko, beste arrazoi bat egon behar zuela uste zuen. Hala zen, Blaik ez zuen ardi bat ere ez hil. Aldiz, ardiak beste otsoengatik babesteagatik agertu zen gau bi horietan muturra odolez buztia.
- Amaiera -
Egilea: Ainara
No hay comentarios:
Publicar un comentario