21 oct 2011

Denborapasak sortzen


http://www.genempire.com/


Egungon! Helbide interesgarri hau topatu berri dut eta hemen eskegitzea bururatu zait oso erabilgarria suertatu daitekeelako. Izan ere, honen bidez lantzen dituzun gaiarekin zerikusia duten jolasak sor ditzakezu, nola laberintoak, sopa-letra, kriptogramak... umeei oso dibertigarri suertatzen zaiena. Edozein momentuan egiteko egokiak dira eta seguru eskertuko dituztela!

Hemen uzten dizkizuet nik egindako batzuk adibide bezala, espero dut gustatuko zaizkizuela! Hurrengora arte!

1. Animaliak.






2. Eguraldia




3. Kriptograma

qrcode

Irudien webgune gida

Hiztegia lantzeko eta curriculumean sartzeko irudiak

Hemen orrialde batzuk proposatzen dizkizuet hiztegia irudiekin lantzeko. Orrialde batzuk ingelesez daude, baina irakasleentzat oso erabilgarria izan daitezke ere irudiak gaika lortzeko, gero umeek euskaraz irudia izendatu dezaten, adibidez. Izan ere, lengoai bisuala idatzizkoa baino askoz hobeto barneratzen dugu eta umeei ez askoz hobeto asoziatuko dute hitza bere esanahiarekin. Espero dut erabilgarria suertatzea!




Haurrentzako Hiztegia

Kaixo euskaltegia:euskara hiztegia

Etorkinentzako irudizko euskara hiztegia: Zazpi hizkuntzetan


Irudi bilduma dohainik

Clip art dohainik


UVic's Language Teaching Clipart Library: Introduction
3000 irudi oinarrizko hiztegia ikasteko hizkuntz anitzetan. Pertsonaiak eta objektuak badira kultura-neutroak.


Irudi eta multimedia materiala

Dohainiko irudiak (ikono asko....)


Dohainiko Clipart

10,000 dohainiko clipart irudiak

10,000 dohainiko clipart irudiak 300 mailatan


The Hamilton Museum of Art


Irudi bilduma
Multimedia aurkezpenak prestatzeko irudiak


Early years
Haur txikientzako egokiak

qrcode

Irakurketa hasiberrientzat

Hizkuntza bat ikasten hasten garenean, irakurtzea eta hitz egitea oso aberasgarri izaten dira. Umeek testu sinpleak irakurriz, esaldien konposizioa, ordena, lexikoa... ikasten hasten dira. Fitxak oso ondo daude baita ere, baina askotan oso teknikoak izaten dira, eta behin eginda landutakoa ahazten dute azkar. Irakurketaren bidez, aldiz, hizkuntza orokorrean ikasten hasten gara,gero orokorretik espezifikoagoetara joz.
Hori dela medio, sarrera honetan ELKARREKIN topatutako ipuin batzuk uzten dizkizuet eskuragarri, txikientzat oso egokiak. Izan ere, marrazki handiak dituzte eta esaldi oso sinpleak. Ipuinaren amaieran, galdera sorta bat aurkituko duzue klasean landu nahi bada.

qrcode

7 oct 2011

Ongi etorriak!

Egunon guztioi! Ongi etorriak euskara ikasteko blog honetara! Laster hasiko gara lanean, euskarari gogor ekiteko! Laster arte! Abesti bat uzten dizuet entzuteko, disfrutatu!!!



qrcode